kalejira batek Bizkaiko campusa zeharkatuko du urtarrilaren 30ean, 10:00etan, ARTEKOM proiektua aurkezteko jardunaldiari hasiera emateko. 11:30ean, Arte Ederretako Gradu Aretoan, proiektuaren helburuak eta egitaraua aurkeztuko dira; Errekaleor Bizirik! kolektiboak parte hartuko du bertan, bere esperientzia azaltzeko.
ARTEKOM foro partehartzailea da, eta trantsizio energetiko iraunkorrak dakartzan erronkak ditu langai. Komunikazio estrategiak diseinatzen ditu, arte sorkuntzaren bitartekaritzarekin.
Haunbat jarduera prestatzen ari da —zinema, tailerrak, hitzaldiak—, esperimentazio eta ikerketa inguruneak proposatzeko asmoz. Erakusketa artistikoa antolatzea ere badago.
Arte Ederretako, Komunikazio Zientzietako eta Farmaziako fakultateetako ikasleek, irakasleek eta AZPek eta Tradener proiektuak hartzen dute parte parte ARTEKOMen, Campus Bizkaia LABen baitan.
Anima zaitezte parte hartzera!