ADI!!! Garcia Dory artistarekin topaketaren data aldaketa!

Dory artistarekin topaketa eguna aldatu behar izan dugu: apirilaren 11n izango da, Arte Ederren Fakultateko Gradu aretoan. CBL: Artekom , trantsizio energetikorako arte eta komunikazioa ikerketa taldeak antolaturik.

Bertan, artistak, berea den CAMPO ADENTRO proiektua aurkeztuko digu. Horretarako, proiektua osatzen duten bizileku, erakusketa, eztabaida eta argitalpenak erakutsiko dizkigu. Modu horretan, artearen bidez, agerian jarriko du nola irudikatzen den landa eremua jendartean eta zeintzuk diren honen mehatxu eta aukerak. Honekin, paisaiaren eraldaketa, ingurumen krisia eta krisi ekonomikoa, jasangarritasunerazko trantsizioaren inguruan eztabaidatzea eragingo du. Modu berean, arteak arazo hauek transmititzeko duen gaitasunaren inguruan eztabaidatuko du, baita artea egin edo ulertu nahi izatean landa eremuaren eraginaren inguruan ere.
Izan ere, garrantzitsua da konturatzea arte garaikidearen eta premiazkoak diren lurralde erabilera, ingurumenarekiko erlazioak, ekonomia lokalak eta forma eta politika sozialak bezalako gaien arteko lotura eza zergatik ematen den.

Animatu, zure zain gaude!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s