“EGIN BEHAR DUGU”, ArteKomek antolatutako erakusketa

ARTEKOMek antolatutako “EGIN BEHAR DUGU – Artea eta Trantsizio ekologikoa” erakusketa Balmasedan hasiko du ibilbidea azaroaren 6an Horcasitas jauregian, eta abenduaren 10era arte izango da ikusgai bertan.

Inaugurazioa azaroaren 6an izango da, 19:00etan.

Horren aurretik, 17:30ean, Lucía Loren artista madrildarrak “Aldaketa brodatuz – Gizarte iraunkorrei buruzko transizioa eta komunikazioa” hitzaldia eskainiko du.

Erakusketaren barruan azaroaren 11n beste hitzaldi bat izango dugu Valentziako Unibertsitate Polteknikoko José Albelda artistarekin. Hitzaldi hau leku eta ordu berdinean izango da: 17:30ean, Balmasedako Horcasitas jauregian.

             (Doako autobusa izango da Leioako Arte Ederretako fakultatetik hara joateko – bi egunetan 16:30ean – itzulera: 21:00ean, Bilbora)

Energia trantsizio iraunkorraren gaiari buruzko erakusketa da hau, gaur egungo artearen bidetik gaia jorratzeko hausnarketak proposatzen dituena. “EGIN BEHAR DUGU” izenburuko erakusketa hau ARTEKOMek (Energia Trantsiziorako Arte eta komunikazioa) antolatu du, Balmasedako Udalarekin, Enkarturrekin eta TRADENER proiektuarekin batera.

Bertan 18 artistak parte hartzen dute, besteak beste, UPV/EHU-ko Arte Ederren Fakultatekoek, Valentziako Unibertsitate Politeknikokoek, Mexikoko Unibertsitate Metropolitarrekoek eta Antonio Nebrija Unibertsitatekoek. Marrazki, instalazio, pintura eta eskultura, teknologia berri nahiz artea gauzatzeko modu partehartzaile eta erlazionalak baliatu dira; hortaz, erakusketa oso anitza da. Baina proiektu guztiak bat datoz: ez dira esperientzia estetiko hutsak; ezagutza eta kontzientzia sortzen eta gizarte- eta ingurumen-larrialdiaren aurrean erantzunak aktibatzen laguntzen dute.

Partehartzaileak:

Paola ÁlvarezAntonio AchucarroMikel ArceIratxe E. DíazMikel GarateRaquel GutiérrezTxemari HerreraSusana JodraJose Angel LasaNerea LegarretaLucía Loren Martin Mantxo Leopoldo Ramírez Josu Rekalde Libe UgaldeGorka VegaViridian (Chiara Sgaramella + Estela de Frutos)

Katalagoa : https://artekomtaldea.files.wordpress.com/2019/10/catc3.pdf

Partehartzaileak:

Paola Álvarez – Antonio Achucarro – Mikel Arce – Iratxe E. Díaz – Mikel Garate –  Raquel Gutiérrez – Txemari Herrera – Susana Jodra – Jose Angel Lasa – Nerea Legarreta – Lucía Loren – Martin Mantxo- Leopoldo Ramírez – Josu Rekalde – Libe Ugalde – Gorka Vega – Viridian (Chiara Sgaramella + Estela de Frutos)

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s