“Egin behar dugu” erakusketa inauguratuta!!

(Más abajo en castellano)

Atzo Lucia Lorenen hitzaldi itzela eta iradokigarriarekin inauguratu genuen Artekomen lehenengo erakusketa. Hau dela-eta, bai “Egin behar dugu” erakusketak, bai Artekomek (Arte eta Komunikazioa Transtsiziorako) erakutsi dute egiten ari direla eta egingo dutela! Atzoko hitzaldian Lorenek azpimarratu zuen arteak eraldaketa ekologikorako, beste bizimodu baterako esan dezakeen ahalmena, eta erakusketa honek, eta beraz Artekom proiektu berak ere, helburu zehatz hori daukate. Eta nola ez, atzo urbildu zen jendea ikusita, han zegoen horrenbeste artelan eta hain anitz, esan dezakegu helburua bete dutela.

Batez ere, nola ez, hau delako era honetako lehendabiziko saiakera. Baina argi dago beste askok etorriko direla. Behin proiektua osatuta eta martxan, behin erakusketa antolatuta, behin aukerak eta ahalmena ikusita, bakarrik geratzen dena da horri ekitea. Horretarako ere Lucia Lorenen hitzaldiak argia bota zuen: ez bakarrik beste sistema bat (“Ez aldatu klima, aldatu sistema”) posible delako (edo beste gizarte bat) baizik eta beste arte bat ere posible dela, eta artea ulertzeko beste era bat ere. Ezinbestekoak direlako. Ez aldatu klima, aldatu sistema, eta aldatu artea ere. Eta aldatu artea sistema aldatzeko. Zalantzarik gabe, honen adibide argia atzo hasi zen erakusketa hau.

Bertan UPV-EHUko ikasleek eta irakasleek parte hartzen dute, eta baita ere kanpoko beste gonbidatu batzuk, osora 18 artista. Horrenbeste artistak izateak suposatzen du teknikak ere oso desberdinak izatea, estilo desberdinak, eta oro har ingurumenaren kontrako kalteak salatzeko eta jasangarritasuna aldarrikatzeko oso era desberdinak.

Berritu-berria den Balmasedako Orkasitas jauregia ere oso egokia da horrenbeste artista eta artelanetarako, espazioarengatik, argi eta azpiegituerarengatik, eta eraikuntza ederra eta historikoa delako.

Erakusketak jarraituko du hilabete osoa, eta jarduerak ere bai. Hurrengoa, asteleheneko hitzaldia (Azaroaren 11, 17:30ean, Balmasedako Kultur Etxean), JOSÉ ALBELDA artista eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko irakaslearen eskutik: “ Artea salbuespen-garaietan: ikuspegi energetikoa eta komunitarioaren etika”

La exposición “Egin behar dugu – Tenemos que hacerlo” inaugurada

Ayer abrimos la primera exposición de Artekom “Egin behar dugu – Tenemos que hacerlo” con la extraordinaria e inspiradora charla de Lucia Loren. “Egin behar dugu-Tenemos que hacerlo”, y Artekom (Artes y comunicación para la transición) han demostrado que lo están haciendo y lo harán. En su charla de ayer, Lucía enfatizó el potencial del arte para la transformación ecológica, para una forma de vida diferente, y esta exposición, y por lo tanto el proyecto Artekom en sí, tienen ese objetivo específico. Y, por supuesto, al ver a las personas que asistieron a la inauguración ayer, a todas esas obras de arte y sus correspondientes creadoras, podemos decir que el objetivo se cumplió.

Principalmente, cómo no, porque este es el primer intento de este tipo, pero está claro que vendrán muchos más. Una vez que el proyecto esta iniciado y en marcha, una vez que se ha organizado la exposición, una vez confirmadas las posibilidades y el potencial, solo es cuestión de seguir. Con ese fin, la charla de Lucia Loren arrojó mucha luz: no solo porque otro sistema (u otra sociedad) es posible (“No cambies el clima, cambia el sistema”), sino otro arte también, y otra forma de entender el arte. Porque es fundamental. No cambies el clima, cambia el sistema, e incluso cambia el arte. Y cambia el arte para cambiar el sistema.

Ciertamente, un claro ejemplo de todo esto fue la exposición que comenzó ayer. En ella participan estudiantes y profesores de la UPV-EHU, así como otras artistas invitadas: 18 en total. Tal número de artistas significa también una variedad de técnicas muy diferentes, estilos diferentes y formas muy diferentes de denunciar los daños ambientales y proclamar la sostenibilidad.

El Palacio de Orkasitas en Balmaseda, recientemente renovado, es también perfecto para esta exposición, por su amplitud de espacio, su infrestuctura, luces, etc, y un edificio también precioso de larga historia.

La esxposición sigue todo el mes, y las actividades también con con la charla del lunes 11 de noviembre (Kultur Etxea, Balmaseda. 17:30), por el artista JOSÉ ALBELDA, “El arte ante tiempos de excepción: perspectiva energética y ética de lo común”Responsable del Diploma de Especialización en Sostenibilidad Universidad Politécnica de Valencia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s