7.000 Walden (2019)
200×122 cm
Acrílico sobre tela / Akrilikoa oihalean

Artelan hau Isate Proiektua deituriko lan bildumako ale bat da. Proiektu artistikoak, alde batetik, sorkuntza artistikoaren garapena planteatzen du, naturarekin harremandutako lanak sortuz. Eta bestetik, Izadiko leku degradatuen errekuperazioa planteatzen du, ekintza artistikoa bezala ulertuta, beti ere errespetuzko begirada batetik, behaketa kontzientea helburu izanik, gizakiok Naturaren atal garela ulertuz.

Proiektu honen inspirazio iturri dira “Walden; or life in the woods” lan literarioa, Henry David Thoreau XIX.mendeko idazle ospetsuarena, eta baita ere “7.000 haritzen landaketa”, Joseph Beuys artista alemaniarraren arte ekintza soziala.

7.000 Walden koadroan, zuhaixka gazte bat dugu protagonista, intxaurrondo bat; margolariak berak, ale batetik ernetu eta landatutakoa. Honekin batera beste hainbat elementu ditugu, bai narratiboak, bai sinbolikoak. Esate baterako Thoreau beraren irudia, basoan bizitzerakoan eraiki zuen txabolaren erreprodukzioa, 7.000 zenbakia, beste hainbat zuhaitz eta baso, xakeko pieza, esku ezagun bat, etab. Elementu hauek denak estilo berezi eta eklektikoan daude errepresentatuak, pop-art joera dela nagusi kolore bizi eta serigrafiaren erabileragatik, baina naturalismoa edo espresionismoa ahaztu gabe.

Esta obra es una pieza de la colección denominada Proyecto Isate. Este proyecto artístico plantea, por una parte, el desarrollo de la creación artística, la creación de obra relacionada con la naturaleza, y por otra, la recuperación de entornos naturales degradados, entendido como acción artística, desde un punto de vista respetuoso, teniendo como objetivo la observación consciente y entendiendo que los seres humanos somos una parte de la Naturaleza.

Han servido como inspiración de este proyecto el trabajo literario titulado “Walden; or life in the woods”, del famoso escritor estadounidense del siglo XIX Henry David Thoreau, y también la acción artística y social del artista alemán Joseph Beuys, titulada “Plantación de 7.000 robles”.

En el cuadro 7.000 Walden, tenemos como protagonista a un arbolillo, un nogal, germinado y plantado por el mismo pintor. Junto a él tenemos otra serie de elementos, tanto narrativos como simbólicos. Por ejemplo, la imagen de Thoreau, o la reproducción de la cabaña que construyó él mismo para vivir en el bosque, el número 7.000, otros árboles y bosques, una pieza de ajedrez, una mano muy conocida, etc. Todos estos elementos están representados en un estilo muy especial y ecléctico, siendo el más notable el pop-art por el empleo de los colores vivos y la serigrafía, pero sin olvidarnos del naturalismo o del expresionismo.